Abian da Bilbo Hiriaren denboraldi berria

Ikasturtea abiatzen ari gara eta gure saioak bueltan dira gure FM 96.0 dialean eta uztailean zabaldu berri dugun bilbohiria.eus domeinu-izen berrian. Webgune eraberrituan, zuzeneko seinalea entzuteaz gain, nahieran entzun ahal izango ditugu gure irratsaio berri eta zaharrak.

Aurrerapen franko egin ditu Bilbo Hiria irratiak uda aurretik barne antolaketa eta programazioa sendotzeaz gain, beste komunikazio ekimen zenbaitetan parte hartuz bere eragin esparruak zabaldu baititu. Alde batetik, Arrosa sarean esku hartzen hasi da, bertako saio batzuk Bilbo Hiriaren programazioan txertatuz eta bereak hainbat euskal irratitan hedatuz. Bestetik, aurtengo otsailean abian jarritako Uriola informazio atarian parte hartzen du Bilbo Hiriak, Bilboko euskaldunon sareko topagunean, Prest eta Berton aldizkariekin batera. Atseden hartzeaz gain, udan Aste Nagusiko emankizun berezia egin dugu egunero jai-eremutik, elkarrizketa interesgarri asko eginez.

Hainbat irratsaio berri sortu dira azkenaldion Bilbo Hirian: Gaur ez dago eskolarik, Emakumeak nonahi, Gaueko piztiak… Irratsaio batzuk berreskuratu ere egin ditu aurtengo denboraldian: bertsolaritza hizpide duen Potto edo zineaz jarduten duen Eremuz kanpo kasu. Denboraldi berrirako, dauzkagunak mantentzeaz gain, pare bat berritasun interesgarri prestatzen ari gara. Adi jarraitu gure dialari eta ez galdu seinalea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Osakidetzako Mahai Sektoriala

ar. Ira 16 , 2014
Atzo bildu zen eta sindikatu guztiek alde egin zuten. Osakidetzako egoera txarra da, lan baldintzak gero eta kaskarragoak dira, eta erabiltzaileek gero eta traba gehaigo dituzte, LABeko Iñigo Bilbaok kontatu digunez. Aste honetan itxialdiak egingo dituzte erietxe nagusietan eta urrirako mobilizazioak iragarri dituzte. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/140916inigobilbao.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak