XEREZADEREN ARTXIBOA: YMAREN AMETSA, Thomas Meehan

Afari, bazkari eta zintzur bustitze etengabeen sasoi honetan, guk ere gure xanpain kopatxoa jaso gura izan dugu gure entzule guztiekin soltizioa edo urte zaharra edo berria edo dena delakoa ospatzeko, irribarre batez ospatu ere.

Sozializazio destroyerreko egun hauetan sarri gertatzen zaigu jende berria ezagutu beharra, baita guk geuk bitartekari lana egitea eta ezezagunak elkarri aurkeztea ere. Anfitrioi lana ez da ez batere erraza batzuetan, eta halaxe erakusten digu gaurko ipuintxoak. Baina lasai, izenburuak dioen bezala, ametsa besterik ez da.

Urte berriko lehen egun honetan, barre egin dezagun apur bat elkarrekin Thomas Meehan-en “Ymaren ametsa” txantxa-ipuinarekin.

Itzultzailea: Ana Morales

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Gartxot eguna Itzalzun

ar. Urt 20 , 2015
Pasa den asteburuan ospatu zutena Zaraitzuko herri txiki horretan. Bertan egon zen Xabi Lauzurika lankidea eta bailarako egoera, Gartxot eguneko ekitaldiak, eguraldia etab. izan ditu hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150120solasgartxoteguna.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak