Eremuz Kanpo 3×11: Zumezko gizona (Wicker man)

OHARRA: Gaur hizpide izango dugun filma ikustea gomendagarria, saioa entzun aurretik. Azpitituluak.com-en eskuragarri daude euskarazko azpidatziak. Filmazpitek euskaratuta. Ez dira Xabier Aramendik ohi dituenak bezain lisergikoak, ez duzu hitz berri ezinezkorik deskubrituko, ez eta hatxe nonahikoaren balio espresibo berriez ohartuko, baina filma ulertu egingo duzu.OHARRAREN AMAIERA

1973. Eskozia Ipar-Mendebaldeko Hebridak. Irla bat, Summerisle. Sagarrak, erbiak, komunitate ezin kohesionatuagoa, eta hidrohegazkinez iristear den polizia.

Izenik gabeko gutuna jaso du poliziak, neskato bat desagertu egin dela. Haren lana da, gurutzada bihurtuko denari aurre egitea. Haren lanean, haren legean konfiantza itsuz abiatu da Neil Howie sarjentua, eta halaxe arituko da film osoan zehar.

Harrotasuna behar du batek egun, bide zuzenetik joango bada, garbia izango bada, orbanik nahi ez badu. Harrotasuna behar du batek egun, nahi bezalakoa izango bada, bera izango bada, bidezidorrik onartzen ez badu. Tentatu egingo dute; mozkortzen saiatu. Whiskeyari ezezkoa, gorputz ederrei ez ikusia. Zerbait baitu defendatzeko, zerbait lortzeko, kosta ala kosta. Eutsi egin behar baitio, eutsi, gogorra izanagatik ere.

Zuzena izango bada, zuzen ibiliko bada, baldin eta ez badute okertu ahal izango. Baldin eta hizki-larrizko Jainkoa izango bada den-denak epaituko dituena, heriotzaren garrek kiskalitakoan; baldin eta berpiztuko bada.

Jaitsi HEMEN

One thought on “Eremuz Kanpo 3×11: Zumezko gizona (Wicker man)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Ulibarri euskaltegia)

az. Urt 28 , 2015
Gaur Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150128solasaitziberulibarri.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak