Pasa den asteburuan berriro eraso sexista izan zen Bilbon: gizon batek emakume bat erasotu eta bortxatu egin zuen Errekalde zumarkalean. Gaur elkarretaratzea egingo dute erasoa gaitzesteko Arriagan. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak Martxoak 8, Artigas- Arraiz mendi inguruko zikinkeria, Larunbateab BEC-en Bilduk egingo duen ekitaldia, eta bere hautagaitzaren Auzo programa komentatu ditu.
Larunbatean, hilak 7, Lokarriren agur ekitaldia izango da Bilboko Campos Eliseos antzokian. Lokarriren historia azaltzeko 1991eko Elkarri ekimenaren sorrerarekin hasi behar dugu; gero sortu zen hortik Lokarri, Akordioaren eta Kontsultaren aldeko mugimendua. Lokarriko kide Maialen Lizarraldek azken bederatzi urteko ibilbidea, helburuak eta agurraren zergatiak azaldu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150305maialenlizarralde.mp3 Deskargatu hemen