Gaurko 11 ispilu saioan Bob Dylan Minnesotako bardoaren Mr tambourine mankantu ezagunaren bost bertsio entzungai izan ditugu, hurrenez hurren, The Byrds, Gregory Isaacs, Bob Sinclair, Cloud Cult eta Ólöf Arnalds-en eskutik jaso ditugu kantu honen aldaera guztiz ezberdinak.
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren gaurkoarekin hasi da Mikel Urbeltz Kafe Antzokiko egun hauetarako programazioa aurreratzen, Khea Ziaterren “Satisfaktion” antzezlanarekin. Bihar errepikatuko da, eta bihar ere Lagun Artean Kantari izango da. Ostegunean “Iñigo gogoan” herri ekimenaren prentsaurrekoa, BBK XXIII. Sariketaren finala eta Stereorocks. Ostiralean, aldiz, Gabriel Aresti euskaltegiaren Jaia, larunbatean […]