Eremuz Kanpo 3×19: Paristik natorren psikopata naiz ni

Kulturak jendea on bihurtzen omen du; zer esanik ez musikak, lengoaia unibertsala ei denak. Nietzsche, Schopenhauer eta Cioran bezalako basapiztiak otzantzeko balio izan dute bibrazio ezdeus horiek, zentzua eman diote askoren bizitzari, eta miresgarri bihurtu du gure begi-belarrietara bestela higuin zatekeen askoren izena.

Musika herrikoia, klasikoa eta jazza izango ditugu, batik bat, gaurkoan hizpide. Piztia otzanak, giro erlaxagarriak eta musikariaren askatasuna espero dezake, beraz, inork. Zaude lasai, zaude ziur, horrelakoak ere iritsiko baitira, inoiz.

Gaurkoan gurekin Zela Trovke, Black Swan, Whiteplash, La Pianiste eta Mari Luz Esteban, beste batzuen artean.

Podcasta jaisteko, sakatu HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Nafarroa Garaian dabil gaur Korrika

og. Mar 26 , 2015
Atzo Araba zeharkatu ondoren, Bianatik sartu da bart gauean Nafarroa Garaian. Gaur goizean Lodosa, Andosilla… Eguerdian Tutera, gero Tafalla, Erriberri… eta eguna bukatzeko Aibar bisitatuko ditu euskararen aldeko lasterketak, Jon Aranburuk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150326solasjonaranburu.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak