IBAIZABAL: Kafe Antzokiko egun hauetarako programazioa

Asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz. Gaur, Sant Jordi eguneko egitarauaren aurkezpena eta Joxe Manuel Odriozolaren hitzaldia izango dugu. Bihar, XIII. Gazte Musika topaketak, Mikel Urdangarinen hitzaldi musikatua, eta John The Conqueror-en kontzertua. Ostegunean Sant Jordi festa, Sorkun eta DJ Pata, eta beste kontzertu bat. Ostiralean Itoiz gaua (sorpresarekin) eta Stereorocks. Larunbatean bertso-bazkaria Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin, eta gauean beste kontzertu bat. Asteari amaiera emateko, igandean La Vela puerca eta El desván. Datorren astean kontzertuak, Haur Musika topaketak, Lagun Artean Kantari, Euskadi Gaztearen finala… Informazio gehiago kafeantzokia.com webgunean.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Sant Jordi egunerako liburuak eta musika Bilboko Katalan kolektiboekin

az. Api 22 , 2015
Bihar, Sant Jordi egunez liburuak, musika eta Katalunia bilduko dituen egitaraua prestatu dute gurean bizi diren katalanen bi kolektibok, Zenbat Gararen laguntzaz. Batetik Casal Bilbao eta bestetik Jaia eta Xerinola dira bi talde horiek. Euren burua aurkeztu dute gure mikrofonoetan, eta biharko egitarauari buruzko xehetasunak eman dizkigute. Hurrenez hurren, Jaia […]

Honekin lotuak