Hala diote atzo INEk kaleratutako datuek, eta gai honekin hasi da gaur Mikel Bujanda Nafarroako kronika egiten. Gero, datozen Hauteskundeak eta larunbatean, Kontseiluak deituta, euskararen alde Anaitasunan izango den ekitaldia izan ditu hizpide. Bukatzeko, datorren igandeko Nafarroaren Eguna komentatu du Euskalerria Irratiko gure kolaboratzaileak.
Osteguna izanik, Alvaro Hilariok Bizkaiko kultura agenda ekarri digu. Korrontzi taldearen egitasmo berriarekin (dantza taldeei zuzenduta) hasi da. Gero, Getxoko Liburu azoka, Ekintza Zuzena aldizkaria, Basauriko Txarraska gaztetxearen Northern Psycho jaialdia eta Santurtziko La Keloko urteurrena komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150423solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen