Eremuz Kanpo 3×30 (Season Finale): Birjin katodikoak, puta egoskorrak

Amaiera, Frank Herbertek Dune eleberri, Dune film, Dune telesailetarako prest utzi zuen istorioan hasierari buruz esan bezala, oso momentu de-li-ka-tu-a da.

Guk gaur ez dugu arriskatu nahi izan. Seguru eta katoliko jokatu nahi izan dugu. Amaiera txukun bat jarri nahi izan diogu Eremuz Kanporen 3. denboraldiari.

Ez dugu batere arriskurik hartu nahi izan. Zinemagintza eta Telebistagintzaren arau eta jainko(s)en faborea ziurtatu nahi izan dugu.

Horregatik, eta aspalditik gogoa genuelako, gaur gurean, Iratxe Fresneda doktorea. Birjina katodikoez eta puta egoskorrez.

Horrela bai, horrela gustua ematen du gauzak amaitzeak.

Podcasta jaisteko, sakatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUAN, ZEINGOU? EHZ festibala Lekornen

ol. Uzt 3 , 2015
Horixe da aste honetako proposamen nagusia: hiru egunez, musikaz,antzerkiaz, dantzaz, eztabaidaz… Lekornen gozatzea. Eta horrekin batera beste proposamen batzuk baditugu: Lapurdiko hondartzak, Amaiur mendia, “Piper beteak” sukaldatzea, The Uskis entzutea… Ohiko taldea oporretan dagoen arren, asteburua ondo prestatzeko proposamenak ez dira faltako Bilbo Hiria Irratian. Argazkia: (Pierre Balacey / EHZ). […]

Honekin lotuak