Pa… Ya konpartsako Nakor eta Karlosekin

Nakor eta Karlos etorri zaizkigu, Otxarkoagako Pa… Ya konpartsa aurkeztera. Kanpaia galdu berri dute, Eguzkizaleak-ek eskuratu baitu aurten, baina garrantzia kendu nahi izan diote euren auzoviet-arekin irabazi ez izanari. Indar handiko konpartsatzat dute euren buru, horregatik urtero txupinaren bezperan, ostiralean, hasten dira motorrak berotzen fanfarriarekin. Hala ere, indar gehienak gastatuta dituztela aitortu digute, izan ere, eurentzat Aste Nagusia duela bi aste hasi zela gogorarazi digute, muntaketaren hasierarekin. Aurten PaYa mobil berria dute, aurrekoaren ordezko hiriko auto elektrikoa, eta eskalada bilbotarra zer den azaldu digute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bakaikuko barnetegitik Aste Nagusiko "aste trinkora"

og. Abu 27 , 2015
Aste Nagusira euskara praktikatzera datorrenik ere bada. Esaterako, Bakaikuko barnetegiko ikasleak Algarara hurreratu dira gaur, bazkaldu, Aire Ahizpak entzun eta mintza-platika pixkat egitera. Baten bat Bakaikuko bertakoa da. Beste batzuk Bilbotik, Gasteiztik, are, Katalunia eta Aragoitik heldu dira. Barnetegiko bizimoduaren berri eman eta oso bestelakoa den Bilboko Aste Nagusia nola bizi duten […]

Honekin lotuak