Moskotarrak, eulia kiroltasunez jasota

Eulixa najak zioen Hertzainak taldearen kantak, baina Moskotarrak konpartsako lagunek ez dute moskeoarekin hartu konpartsen eulia jaso izana. Txosna apainketarik politena eta ahaleginik txikiena egin dutenak aipatzeko sortutako sariak dira kanpaia eta eulia eta, hurrenez hurren, Eguzkizaleak eta Moskotarrak konpartsek jaso dituzte aipamenak.

Lehenengoak ez dira agertu, baina galtzaileak bai, eta kiroltasunez hartu dutela erakutsi digu bertako Iñigok, autokritikarako zioa dela onartuta. Bide batez, konpartsaren nondik norakoak azaldu dizkigu Iñigok:  Zabalburu eta Egia kalearen inguruan sortua, Miribilla, Indautxu, Iralako jende asko biltzen duen konpartsa da Moskotarrak, 1978an Araba Etxea izenarekin lehen Aste Nagusiko aitzindarietakoa izan zen eta sorrera horretako lagun batzuk oraindik konpartsakide ditu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Fermin Etxegoien, Aste Nagusiko musika aukerez mintzo

og. Abu 27 , 2015
Musikazalea eta musika kazetaria dugu Fermin Etxegoien, eta berarekin Aste Nagusiko musika aztertu dugu. Kontzertuak, tabernetako musika, txosnak, disko jartzaileak eta playlistak… Txosnen musika aukerari dagokionez, eklektikotasunaren aukeraren alde dago Fermin, azken urteotan, rock radikalaz gain, bestelakoak ere sartu dira eta hala behar duela uste du. Uda honetan entzundakoari, hala […]

Honekin lotuak