Aitor Aspururekin drogak, jai-ereduak, harreman-ereduak, gaua…

Aitor Aspuru ekarri dugu gure saiora, bera Drogas, capitalismo y movimientos radicales liburuaren egilea da, eta gauarekin, jaiarekin oso lotutako gaia da. Saiakera honetan drogen arazoaren aurrean planteamendu kolektiboen eta erantzun bateratuen falta agerian utzi du Aspuruk. Bere ustez, norbanakoaren esparruan kokatzen da oraindik drogaren gaia. Aitzitik, eraso sexistak edo errepresioa norbanakoen arazotzat ez dira hartzen jada, baizik eta arazo sozialtzat eta erantzun kolektiboak planteatzen direla. Heroinak duela urte batzuk eragindako arazoen aurrean bai, gertatu zen, baina egun ez da ikuspegi sozial eta kolektiboarekin aztertzen beste droga batzuen kasuan.

Bestalde, Aspururen arabera, kutsu kulturala du alkoholak. Alkohola eta jaien arteko harremana handia da, nahiz eta, esaterako, garai batean Mamiki eta Bizizaleak konpartsen txosnetan alkohola saltzeari uko egiten zioten. Jai ereduen inguruan, eta harremanak izateko ditugun ereduen inguruan ere hausnartzen du Aspuruk bere saioan, eztabaida sustatzeko helburuarekin.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Apolori gorazarre bertsoak Aste Nagusian

al. Abu 31 , 2015
Gure lagun eta lankide Jabi Lauzurika, Apolo, gogoan izan dute hainbat bertsolarik Aste Nagusiko ostegunean, ALGARA konpartsaren txosnan antolatutako bertso bazkarian. Izan ere, bera izan zen urtero egun horretan egiten den hitzordu horren bultzatzaile eta antolatzailea. Aste Nagusian egiten den bertso eta triki egunean.

Honekin lotuak