Unai Iturriaga eta Amets Arzallus, Apoloren omenezko bertso egunean

Aste Nagusia luzea da, horregatik garaiz erretiratzen jakin behar da, nahiz eta hori ez den bertsolarien dohain handiena. Izan ere, jaia maite dute bertsolariek, baina aste honetan bereziki hitzordu garrantzitsuak izaten dituzte. Santiago plazan eguerdiro eta Algaran ostegunean izan ohi da Aste Nagusiko bertso eguna.

Saio didaktikoa zeukaten gaur Algaran eta, ondoren, marrazkilariek lagunduta, Apolo gogoan egin behar zuten bertso bazkalostea. Izan ere, gure lankide Xabier Lauzurika izan da bertso hitzordu horren bultzatzaile nagusia eta gaurkoan, bideoz 40 bertsolarik igorritako koplez gain, bertsozale eta bertsolariz betetako bazkarian kantatu behar zuten.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aire ahizpak ALGARAko Iparralde egunean

og. Abu 27 , 2015
Urepeletik etorri ziren atzo Aire Ahizpak, ALGARAko Iparralde Eguna kantuz girotzera. Paxkalin eta Amaia Aire izan ditugu gurekin biharamunean, iaz etorri ziren estreinakoz, bazkaltzera printzipioz, Baigorriko Erramun Martikorena, Zuberoako Jean Mixel Bedaxagar eta Lapurdiko Anje Duhalderekin. Josu Zabalarekin ari ziren orduan, gerora Durangoko Azokan aurkeztuko zuten Bidexka diskoa grabatzen eta, […]

Honekin lotuak