Aire ahizpak ALGARAko Iparralde egunean

Urepeletik etorri ziren atzo Aire Ahizpak, ALGARAko Iparralde Eguna kantuz girotzera. Paxkalin eta Amaia Aire izan ditugu gurekin biharamunean, iaz etorri ziren estreinakoz, bazkaltzera printzipioz, Baigorriko Erramun Martikorena, Zuberoako Jean Mixel Bedaxagar eta Lapurdiko Anje Duhalderekin. Josu Zabalarekin ari ziren orduan, gerora Durangoko Azokan aurkeztuko zuten Bidexka diskoa grabatzen eta, udal garabiarekin izandako arazoak gorabehera, oso esperientzia ona izan zen Aste Nagusikoa. Aurten, egitarauan egonik, Anje Duhalderekin egokitu zaie kantatzea eta auzokoek, Arrosa zein Baigorriko lagunek ekarritako zikiroa bazkaltzen izan ziren atzo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hiri Krosa Iker Uriguenekin

og. Abu 27 , 2015
Bihar Aste Nagusiko egun handia izango da eta, bertan, Hiri Krosa da Bilboko Konpartsek antolatutako hitzorduetan garrantzitsuenetakoa. Jada 19 urte dira Hiri Krosa hasi zela eta arrakasta handia du urtero, izan ere, aurten izen-ematea zabaldu eta hiru egunera amaitu ziren zenbakiak. Iker Uriguen dugu antolatzaileetakoa, kirola eta Aste Nagusia uztartzea […]

Honekin lotuak