Zaparrada konpartsako haurrak gurekin, euren ekintzak azaltzen

Iaz sortu zen Zaparrada haur konpartsa, eta aurten berriro euren egitaraua garatu dute Aste Nagusian. Dantzan aritzen dira, ipuin kontalariak, magia, diskofesta, antzerkia, kalejirak eta beste hainbat ekintza. Urte osoan ere aritzen dira gauzak egiten eta batzuk sanba eskolan jotzen dute. Gaurkoan sukaldaritza tailerra dute eta ogia egiten ikasten ari dira. Pello, June eta Miren etorri dira zer egiten ari diren azaltzera. (argazkia: Iñigo Azkona / Bilboko Konpartsak).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Toronbole anaiak, Torinotik Kulturgunera

lr. Abu 29 , 2015
Ferrolen itsasontzia hartu aurretik harrapatu ditugu Tonino eta Dammiano, Torinoko Toronbole anaiak, Argentinara abiatu aurretik emanaldia egingo baitute larunbatean Kulturgunean. Beraiek eta La mamma ikusi ahal izango ditugu Aste Nagusian bihar 13:00etan, txotxongiloak, antzerkia eta magia nahasten dituen ikuskizunean. Familia osoak barre eta ondo pasateko ikuskizun berria. https://bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/150828toronbole.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak