HIZPIDEA: Iñaki Larrañaga: “Gero eta zailagoa da Erdoganekiko kritikoa den kazetaritza egitea Turkian”

Turkian egon berri da Iñaki Larrañaga kazetaria, Anakoz Amenabarrekin. Prentsa askatasunaren egoera aztertu dute bertan, Erdoganen gobernuak kazetari ugari atxilotu eta hedabideak itxi baititu azkenaldion. Hauteskundeak erabateko gehiengoarekin irabazi izanak eman dion indarrarekin ari da Erdogan askatasunak estutzen, turkiarrentzat eta, are gehiago kurduentzat. Larrañagaren esanetan, “Edozein txorakeriagatik Erdogan iraintzea leporatzen diete”. Siriako gerran Turkiaren rola eta jarrera agerian utzi duen Cumhuriyet egunkaria, ez hain kritiko ageri izan den Hurriyet eta, oro har, Kurdistanekiko gobernuak duen diskurtsoa ez duten kazetariak dira, bereziki, Erdogan “obsesio” horren jomuga.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Angela Davis, emakumeak eta espetxea, GITE-IPESeko Lurdes Rodriguezekin

az. Ots 3 , 2016
GITE-IPES elkarteko Lurdes Rodriguezek antolatu dituen Kartzela kalera, emakumea eta kartzela jardunaldiak aurkeztu dizkigu, egunotan, jardunaldien aurkezpenean adierazi bezala, “espetxearen aurkako pentsamolde feminista, berritzaile eta eraikitzailea” aztertuko baitute hainbat alderdi edo ikuspegitatik. Dudarik gabe nabarmenduko den parte hartzaileetako bat Angela Davis afroamerikar ekintzaile, hizlaria eta idazlea izango da, horregatik Davis […]

Honekin lotuak