Hanna Lantto: “Ez zait gustatzen hizkuntzak ‘jaso’ edo ‘eskas’ moduan sailkatzen direnean”

Euskara, euskañola eta hizkuntza baltikoak hizpide izan ditugu Hanna Lantto hizkuntzalariarekin. Finlandiarra da Hanna, baina Bilbo ondo ezagutzen du eta euskalduna ere bada, beste zortzi bat hizkuntzaren artean gurea ere ezagutzen duelako. Iaz Helsinkiko unibertsitatean aurkeztutako doktorego tesiaren gaia euskal hiztunen artean egiten diren euskararen eta erdararen arteko kode aldaketak, euskañola bezala ezagutzen duguna. Zehazki Code-switching in Greater Bilbao: a bilingual variety of colloquial Basque izan da ingelesez defendatu duen lanaren goiburua. Egunotan Bilbon dabil, esku artean darabilen beste lan baterako elkarrizketak egiten, eta bere bisita baliatu nahi izan dugu, aurreko lan horren ondorioez, eta hizkuntzen arteko harremanez jarduteko. Hurrengo azterlanaren gaia, bere motibazio eta interes guneak eta berea bezala Ugro-finlandiar familiakoak diren hizkuntzen egoera ezagutzeko aukera ere izan dugu Hannarekin hizketan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: 'Hauts haietatik' eleberriaz Unai Villenarekin

ar. Api 26 , 2016
Unai Villenak Hauts Haietatik nobela aurkeztu digu. Duela bi urte Igartza beka jaso zuen librua idazteko. Ander Arruti , Arru da nobelako protagonista. Gazte ausart, bizizalea, drogazalea, desintoxikazio zentroen eta psikiatrikoen zurrubiloan sartuta dago. Bere lagun Oierrek Anderren bizitza idazteko nahi du. 80ko hamarkadan jaiotako brelaunaldiaren kronika da. Unai Villena […]

Honekin lotuak