HIZPIDEA: Kukutzako auzipetuen abokatuarekin hizketan

Egunotan jakin dugunez, Bizkaiko Entzutegi Probintzialak atzera bota du joan den irailean egindako epaiketaz Bilboko Hirugarren Zigor Auzitegiak ezarritako sententzia. Horren ondorioz, Kukutzari beren atxikimendua eta elkartasuna adierazteagatik kondenatu zituzten hemeretzi gazteetarik hemezortzi absolbitu dituzte eta bakar bati lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Hori dela eta, auzipetuen abokatua den Iñaki Carrorengana jo dugu, epai berriaren gorabehera guztiak ezagutze aldera. Horrezaz gainera,  Kukutzak bizirik egon zen bitartean Bilboko dinamika kultural eta sozialari ekarri zizkion onurak aipatu dizkigu bokatuak.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hanna Lantto: "Ez zait gustatzen hizkuntzak 'jaso' edo 'eskas' moduan sailkatzen direnean"

ar. Api 26 , 2016
Euskara, euskañola eta hizkuntza baltikoak hizpide izan ditugu Hanna Lantto hizkuntzalariarekin. Finlandiarra da Hanna, baina Bilbo ondo ezagutzen du eta euskalduna ere bada, beste zortzi bat hizkuntzaren artean gurea ere ezagutzen duelako. Iaz Helsinkiko unibertsitatean aurkeztutako doktorego tesiaren gaia euskal hiztunen artean egiten diren euskararen eta erdararen arteko kode aldaketak, […]

Honekin lotuak