ZIENTZIALARI: Ariketa fisikoaren onurak (I)

Gaur egun gutako gehienok badakigu ariketa fisikoa osasunerako onuragarria dela. Iritzi horrek gero eta oinarri zientifiko handiagoa du bere alde. Adibidez, zientzialariek frogatu dute ariketa fisiko gehiago egiten dutenen eta, batez ere, sasoi fisiko hobea dutenen biziraupena, sedentarioena eta sasoi fisiko okerragoa dutenena baino luzeagoa dela. Alabaina, helburu jakinak lortzeko gomendagarriena den ariketa mota, denbora, maiztasuna eta intentsitatea zehazteko galdetzen badigute, zalantzak izaten ditugu. Jon Irazustarekin elkarrizketa sorta bat egingo dugu, galdera hauei erantzuna ematen saiatzeko. Eta bukaeran ia denentzat egokiak diren aholkuak emango dizkigu Jonek. (Argazkia: Ordiziako Jakintza Ikastola).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 4X17: DOGMA 95

og. Api 28 , 2016
DOGMA 95 Copenhaguen 1995ean sortutako zinemagile-kolektiboa da. DOGMA 95ek egungo zinemaren jarrera jakin batzuen aurka borrokatzea du xede. DOGMA 95 sabotaje-ekintza da! (…) Zin dagit, zuzendari naizen heinean nire gustu pertsonala at utziko dudala. Ez naiz artista dagoeneko. Uko egingo diot artelana sortzeari, une bakoitza osotasuna baino garrantzitsuagoa baita askoz. […]

Honekin lotuak