EREMUZ KANPO 4X16: TXIKITAKOAK

Txikitakoak.

Orain baino txikiago ginenekoak. Garen gorputz hauek bolumen eskasagoa okupatzen zuten munduan. Likido batean murgilduz gero kantitate txikiagoa desplazatuko zuketen orduan.

Txikiagoak ginen, eta berriagoa zen mundua, eta usain eta zapore berezia hartzen genien gauzei. Oraindik ere irauten duten gauza berrien usain eta zaporea hartzen genien soinu eta irudi batzuei.

ETB1 bera berria zen guretzat. Eta irudimena genuen. Bai guk, eta baita ETB1ek berak ere.

Marraskil Boss eta Pantxineta, Flannery eta bere Astakiloak. Mundua bere estrainotasunean onartzen genuen, hura baitzen gure mundua.

Gaur Eremuz Kanpon txikitakoez akordatuko gara.

Ume ginenekoaz.

Umeago ginenekoaz.

Ume ere baginenekoaz.

Nostalgia, gozamen kitch eta auzolotsaren arteko multiplo komunik txikiena.

Saioa jaisteko, sakatu HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Pagotxa RZtegia, sukaldaritzan lehen urratsak emateko tresna

og. Api 28 , 2016
Bi sukaldari gaztek —Javi Riverok eta Imanol Zubelzuk— sukaldaritzan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat webgune ezin interesgarriagoa sortu dute. Pagotxa izena eman diote beren proiektuari eta bertan, eurek esaten dutenez, “habia utzi berria duten txoriei” sukaldean ondo moldatzen laguntzen diete. Oinarrizko errezeta errazak proposatzen dituzte, euskara jatorrean pausoz pauso azalduta […]

Honekin lotuak