HIZPIDEA: EKKI, Euskal Kulturgileen Kidegoa zer den azaldu digu Jokin Erkorekak

Euskal idazleak, argitaratzaileak, musikariak, marrazkilariak eta bertsolariak elkarte bat beraren inguruan bildu dira, sortzaile gisa dituzten premia eta eskubideei erantzun egokia emateko asmoz. Euskal Kulturgileen Kidegoa (EKKI) deitu diote euskal kulturgileen eskubideak bermatzeaz arduratzeko asmoa duen erakunde horri. Bertako Jokin Erkorekak azaldu digunez, aipatutako bost sektoreotako elkarteok bat eginda, elkarteen federazio moduko bat sortu dute, euskal kulturatik sortzen diren etekinak euskal kulturgileen artean behar bezala bana daitezen. 2014ko ebazpen batek eman zion bidea EKKIren sorkuntzari, Eusko Jaurlaritzak jabetza intelektualaren eskumenak hartu ondoren, eta Gasteizko gobernuak guztizko kontrola izango du beraren aurrekontu eta diru kudeatze guztien gainean. Aurtengo urtarrilaz geroztik, proiektua ezagutzera ematen eta atxikimenduak jasotzen dabiltza bertako eragileak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO:Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

az. Api 27 , 2016
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak aurrera darrai, eta asteburu honetan beste bi kanporaketa izan dira: zapatuan eta domekan. Bertsozale andana bildu zen bi saioetan, eta aretoak lepo bere ziren. Zapatuan, Astrabudua; domekan, Ondarru. Bietan ian zen Bertsolarien jardunarekin gozatzeko parada, eta bietan garaile emakumeak izan ziren: Astrabuduan, Arrate Illaro; Ondarrun, Nerea Ibartzabal. […]

Honekin lotuak