IBAIZABAL: Pagotxa RZtegia, sukaldaritzan lehen urratsak emateko tresna

Bi sukaldari gaztek —Javi Riverok eta Imanol Zubelzuk— sukaldaritzan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat webgune ezin interesgarriagoa sortu dute. Pagotxa izena eman diote beren proiektuari eta bertan, eurek esaten dutenez, “habia utzi berria duten txoriei” sukaldean ondo moldatzen laguntzen diete. Oinarrizko errezeta errazak proposatzen dituzte, euskara jatorrean pausoz pauso azalduta eta askotan bizpahiru minutuko bideo batez hornituta datozenak. Gaurko irratsaioan egin diegun entrebistan, Imanol Zubelzuk argi utzi nahi izan du errezeta errazak eta merkeak egiteak ez duela inola ere esan nahi, haiek janda, jendea gaizki elikatua egongo denik, ahalegin handiak egin baitituzte beren proposamenek dieta orekatua egiteko aukera eman dezaten. Era berean, errezeta guztietan sasoian sasoiko eta bertoko produktuak kontsumitzea hobesten dute.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Ariketa fisikoaren onurak (I)

og. Api 28 , 2016
Gaur egun gutako gehienok badakigu ariketa fisikoa osasunerako onuragarria dela. Iritzi horrek gero eta oinarri zientifiko handiagoa du bere alde. Adibidez, zientzialariek frogatu dute ariketa fisiko gehiago egiten dutenen eta, batez ere, sasoi fisiko hobea dutenen biziraupena, sedentarioena eta sasoi fisiko okerragoa dutenena baino luzeagoa dela. Alabaina, helburu jakinak lortzeko […]

Honekin lotuak