HIZPIDEA: Espainiako eta Kataluniako legeen arteko talkaz Aritz Galarragarekin

Kataluniako egoera-sozio-ekonomikoaren berri ekartzen digu hamabostean behin Aritz Galarraga kazetariak. Oraingoan bi gai jorratu ditu, nagusiki: alde batetik, Espainiako eta Kataluniako legeen arteko talka etengabea eta, bestetik, bertan Espainiako hauteskunde orokor errepikatuak direla bizi duten giroa. Lehen gaiari dagokionez, Aritzek azpimarratu du Espainiako Autzitegi Konstituzionalak berez eta berariaz deuseztatzen duela Kataluniako parlamentuak onetsitako lege oro. Horixe gertatu da, esaterako, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, udal jadunbidearen kontrola zein etxebiztza hutsen erabilera bermatzeko legeekin. Hori ikusirik, Kataluniako parlamentua beste horrenbeste egiten hasi da Espainia aldetik datozkien lege guztiekin. Bestalde, ekainaren 26ko hauteskundeen karietara bozak nola geldituko liratekeen jakiteko egin diren inkesten berri eman digu Aritzek.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: IWORDD, dislexiari buruzko nazioarteko biltzarra

ol. Mai 6 , 2016
Donostian kokatua dagoen BCBL Basque Center On Cognition, Brain and Language erakundeak IWORDD izeneko biltzarra antolatu du dislexiaz. Nazioarteko biltzar hau maiatzaren 5etik 7ra bitartean egingo da eta bertara bilduko diren adituek dislexiaren arloan azken aspaldion egin diren aurrerapen nabarmenenak gertutik ezagutzeko parada izango dute. Hala ere, ez dira haiek […]

Honekin lotuak