HIZPIDEA: TTIP ituna guztiz txarra da?

Greenpeace erakundeak TTIP delako itunaren inguruan gertatu diren  filtrazioen berri eman duenez geroztik, hainbat albiste eta zurrumurru zabaldu dira bazterretan  gaiaren inguruan. Zer den egia eta zer gezurra jakin nahian, Joseba Barandiaran ekonomialariarengana jo dugu gaurko irratsaioan, bere bertsioa eman diezagun eta, bide batez, ozeanoaz bi aldeetako esportazioari ateak irekitzen dizkion merkataritza itun honek zer kalte eta zer onura ekarriko duen konta diezagun.  Joseba ez dago erabat ziur merkataritza itun honek aurrera egingo duenik, behin Bruselak oniritzia eman ostean. Prozesuan falta izan den gardentasunik ez kritikatu du berak eta erantsi ziurrenik transnazionalek aterako dutela etekinik handiena, nahiz eta zenbait enpresa txikiren onura ere ekar lezakeen. Adibidez, makina-erremintaren sektoreak aukera berriak topa litzake akaso Amerikan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 4X19: Aquí en España

al. Mai 9 , 2016
Nork ez du entzun, gutxien espero zuenean. Esaldia. Munduko normatasun osoarekin esaten da. Hiru hitz eta sei silabatako perpausa, batzuentzat apenas zaratarik ateratzen ez duena, eta beste batzuentzako isildu ezineko danbatekoa. Gaurko saioa, normaltasun alien horri eskaini nahi izan diogu, normala eta arraroa, norberarena eta bestearena, propio sentitzen dena eta […]

Honekin lotuak