Berrikuntzarako konfidantza beharrean

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-04-19 10:35

Orain dela pare bat aste kanpoan izan nintzen proiektu baten bilera zela medio eta berrikuntzari buruzko jardunaldi batzutan izateko beta izan nuen.

Arratsalde batez, “Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzan partaidetza handiagoa nola lortu” gai moduan zuen workshop baten parte hartu nuen. Interesgarriak oso hemendik ateratako ideiak. Dexente izan ziren baina, nire ustetan, garrantzizkoena izan zena azpimarratu nahiko nuke. Portugaleko zentro teknologiko bateko zuzendariak bota zuen. Enpresa txiki eta ertainek zentro teknologikoekin duten harremana nola estutu eta elkarlan handiagoa lortzeko egin beharrekoei buruz ari ginen. Pertsona honek, beraien lana konfiantzan oinarritzen dutela aipatu zuen. Enpresak bisitatuaz, beraien arazoak entzunaz eta erantzuten saiatuaz. Punto. 50 bat pertsonek egiten zuten lan bertan eta zuzendariak, bere denbora gehiena, enpresak bisitatzera bideratzen zuen (hori esan zigun behintzat). Enpresari entzun eta segidan tekniko bat edo bi joaten ziren enpresara arazoak edo hobetu beharrekoak lekuan bertan ezagutzera. Enpresa bezero bakoitza gutxienez urtean behin bisitatzen zuten eta berriak bisitatzeko aukerarik ere ez zuten galtzen.

Hau entzunaz, berriz ere gauza sinpleenek izan dezaketen balioaz konturarazi nintzen. Konfiantzan oinarritutako erlazio batek izan dezakeen balioaz.

Etxerako bidaian hainbat buelta eman nizkion honi eta iritsitako konklusioa ez da batere ezezaguna. Hiru oinarrizko kontzeptu dira. Ez metodologia, ezta teknologia aurreraturik.

1.- Konfiantza,

2.- Fideltasuna,

3.- Konpromezua.

Nire ustez, arlo honetan badaukagu zer ikasi Portugesengandik.


Utzi iruzkina: