Boluntario ikastaroa eskainiko du Hezkide Eskolak, maiatzean

Uztarria.eus 2014ko api. 23a, 18:53

Ikastaroa doan da, eta izena eman nahi dutenek hezkide@hezkide.org helbidera idatzi edo 943 311 474 telefono zenbakira deitu dezakete.

Boluntarioentzat eskolak emango ditu Hezkidek Maiatzaren 12an, 14an, 19an, 21ean eta 26an, udaletxean, 15:30etik 18:30era. Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ikastaroa da, eta doakoa izango da parte-hartzea. Izena emateko bi bide daude:  hezkide@hezkide.org helbidera idaztea edo 943 311 474 telefono zenbakira deitzea.

Antolatzaileen arabera, ikastaro horietan landuko dira borondatezko lanen inguruko definizioak, errealitatearen hausnarketa, herriko elkarteei buruzko informazioa, motibazio-gaitasunak eta komunikazio-trebetasunak. Horrez gain, esparru horretan eskarmentua duten pertsonen bizipenak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.