Lagun Onak futbol taldea Bigarren B mailarako igoera fasean izango da

Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 8a, 00:36
Lagun Onak-Vitoria partidaren une bat. (JULENE FRANTZESENA)

Vitoriari 2 eta 1 irabazi diote gaur etxean azpeitiarrek, eta matematikoki ziurtatu dute txartela. Jende ugari izan da Garmendipe futbol zelaian.

Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeak Bigarren B mailara igotzeko faserako txartela lortu du gaur, zapatua, Vitoria 2 eta 1 mendean hartu ostean. Oraingoz, eta denboraldia bukatzeko partida baten faltan, sailkapeneko hirugarren postuan da Pablo Turrillasek zuzentzen duen taldea. Datorren astean jokatuko dute azken neurketa, sailkapenean bigarren postuan den Bermeoren kontra.

Jarraitu albistea irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.