Agurra

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2011-05-17 12:49   Barriketan

Urteak dira txoko honetan idazten nabilela, hainbatetan konplidu dot, beste hainbatetan, ostera, ailegatu ezinean ibili naz.

Tarte baten idazteari be itxi neutson, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan Koordinazinorako zuzendaritzea hartu nebanean, hain zuzen. Urte honen hasieratik, barriz, ez erdizka ez osorik, ez dot agindutakoa bete, eta halakoetan, emondako berbea bete ezin dozunean eta denporeak horretarako aukerarik emongo ez deutsula jabetzean, hoba ixtea, arrastaka ibiltea baino. Beharra eta askotariko konpromisoak ezin batera eroan eta, azkenean, hainbat itxi behar, neure buruagaz hasarretuko ez banaz.

Etorkizunean webgune honetan noizbehinka parte hartuko dot, Bizkaie!-ko lagunek horretarako puntua jarten deustien neurrian behintzat. Eskerrik asko urte honeetan guztietan bidelagun izan zaituedan guztioi. Segiduko dogu euskerearen bidean alkarren arrimuan bidea egiten!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu