Renferen 10.000 bat erabiltzaileri eragin die Irun eta Andoain arteko etenak

Erredakzioa
2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Milaka bidaiari lanera edo ikastetxera heldu ezinik geratu ziren atzo, Renfeko tren zerbitzua bertan behera geratu baitzen Andoainen eta Irunen artean (Gipuzkoa). Renferen arabera, 31 treni eragin zien etenak, eta 10.000-11.000 bidaiari ingururi. Izan ere, konpainiak ez zuen ordezko autobus zerbitzurik jarri 10:30ak arte, gutxienez. Ordu horretatik aurrera, lineako autobusetan joan ziren Renfeko bidaiariak, harik eta 12:30ean tren zerbitzua berrezarri zuten arte. IƱaki Arriola Garraio sailburuak barkamena eskatu zuen gertatutakoagatik.

Astebururako iragarria zuten etena, baina autobus zerbitzua izango zela esan zuten Renfeko arduradunek. Izan ere, atzo zen martxan jartzekoa Donostian eraiki duten behin-behineko geltokia, abiadura handiko trenarentzako geltoki berria eraiki bitartean. Antza denez, ezin izan zuten zirkulazioa garaiz abiatu astelehen goizean, baina berandu arte ez zuten jarri ordezko autobus zerbitzua. Atzo, 04:00ak aldera, berriz zabaldu behar zuten zirkulazioa, baina 12:30ak arte ez zuten zabaldu. Julian Padierna Renfek Gipuzkoan duen buruak Euskal Trenbide Sareari egotzi dio etenaren erantzukizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.