Maurizia noiznahi indarrez hustua izateko arriskuan dela salatu dute

Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2023ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Baionako Lesseps kaian eraikin bat okupatzen duen Maurizia proiektua kanporatze arriskuan dago. Uxerra bertaratu zen atzo arratsaldean Baionako auzitegiak izenpetutako kanporatze agindu batekin, eta okupatzaileei beren baitarik eraikinetik ateratzeko eskatu die. Maurizia proiektuko kideek aginduari uko egin diotela jaso du akta batean, eta prefetari helaraziko dio. Horrek, noiznahiMaurizia indarrez kanporatzea erabaki dezake.

Maurizia proiektua bultzatu dutenek joan den astean jakinarazi zuten Santa Ursula karrikako 16. zenbakian eraikin bat okupatu zutela. Ekintzaileen hitzetan, 2015etik hutsa da egoitza. EPFL Ipar Euskal Herriko Lurraren Erakunde Publikoak erosiak ditu lurrak, Euskal Hirigune Elkargoarentzat. Okupatzaileek adierazi dute alokairu kontratu bat egiteko asmoa dutela jabearekin, eremu horretarako instituzioek aurreikusia duten proiektua gauzatu bitartean eraikina erabiltzeko baimena izan dezaten. Izaera soziala eta kulturala izanen dituen proiektu bat aurkeztu dute. Baina ez EPFLek, ez Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak ez dute haiekin elkartu nahi izan.

Maurizia proiektu kideek salatu dute kanporatze prozedura legez kanpokoa dela. Izan ere, ordenantza bidez hartu zuen erabakia Baionako Auzitegiak, eta ez dute defentsarako eskubiderik izan. «Hori justifikatzeko, uxerrak erran du okupatzaileen nortasuna ezezaguna zela. Alta, ez zigun geure burua identifikatzeko eskatu». Gainera, okupazioaren berri emateko prentsaurrekoa egin aitzin, Baionako komisarian jakinarazpena eman zuten gazteek, izen-abizenekin. «Iruditzen zaigu gure kanporaketa azkartzeko estrategia zikina dela hori. Prozedura akatsak larriak dira, eta gure abokatuak horretan ari dira lanean».

Atzo arratsean, Aturri bazterreko proiektuari buruzko inkesta publikoa antolatu zuten Baionako Lan Burtsan. Maurizia proiektua aurkeztera joan ziren gazteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.