Koronabirusa. Irudiak

Hildakoak oroitu dituzte Hegoaldean

Iñigo Urkullu eta Jaurlaritzako sailburuak, ahaldun nagusiekin batera. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2020ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko instituzio gehienek deitu zuten bat egitera COVID-19aren ondorioz hildakoen heriotzarengatik dolua erakusteko antolatu diren ekitaldiekin. Espainiako Gobernuak ezarri du hamar eguneko epealdi bat dolua bideratu ahal izateko, eta horri atxikitako keinuak izan ziren atzo. Besteak beste, minutu bateko isiluneak egin ziren eguerdian. Instituzioetako balkoietan banderak makila erdian ipini zituzten, eta xingola beltzak ere jarri zituzten. Nafarroako Gobernuak oroitarazi zuen helburua dela izurriaren ondorioz hil direnak «oroimenean eta errespetuan» izatea beti. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan zuen erakundeek biktimei omenaldia egingo dietela irailaren 21ean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.