Koronabirusa

55 urtez gorakoak txertatzen hasi dira Ipar Euskal Herrian

Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herrian 55 urtetik gorako herritarrak txertatzen hasi ziren atzo, AstraZenecaren eta Johnson & Johnsonen txertoekin. Atzo bertan Frantziak Johnson & Johnsonen txertoaren 200.000 dosi eskuratu zituela jakinarazi zuen Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak. Hark iragarri zuen, halaber, Pfizer eta Moderna txertoen kasuan, bi dosien arteko tartea luzatuko dela: orain arte, 28 eguneko epea uzten zuten osasun langileek bi dosien artean, baina hemendik aitzina, berriz, 42 eguneko epea utziko dute.

Hegoaldean ere txertaketarekin jarraitzen dute. Osakidetza atzo hasi zen berriro 70 eta 79 urte artekoei SMSa bidaltzen txertatzeko txanda har dezaten, eta gaur ekingo dio txertaketari, eta Osasunbideak arrisku handia dutenak txertatzeari ekin zion, besteak beste, tratamendu onkologikoak hartzen ari direnak. Bestetik, Espainiako Gobernuak iragarri zuen dosi bakarreko Janssen txertoa 70 eta 79 urte artekoentzat izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.