Koronabirusa

Beste zazpi pertsona hil dira COVID-19ak jota

2020ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Azken orduetan beste hemeretzi COVID-19 kasu baieztatu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak PCR proben bidez; hamar Bizkaian, zazpi Nafarroan eta bi Araban. Bat ere ez, ordea, Gipuzkoan; herrialde horretan, jada astebete da inork ez duela positibo eman PCR proban. Beste bederatzi pertsona ospitaleratu dituzte, baina zainketa intentsiboetako unitatean daudenak bezperan baino bat gutxiago dira.

Haatik, azken orduetan beste 165 positibo atzeman dituzte serologia bidez. Horiek PCR probei batuta, 28.666 pertsonak izan dute gaitza Hego Euskal Herrian, Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren datuen arabera.

Gaitzak hildakoei dagokienez, beste zazpi pertsona hil dira. Eusko Jaurlaritzak ez du adierazten hildakoak zer herrialdetakoak diren, baina zazpi kasu horietatik bat Nafarroakoa da. Izurria hasi zenetik, 2.034 pertsona hil dira birusak jota Euskal Herrian; hamar jakinarazi dituzte Ipar Euskal Herrian, 513 Nafarroan, 815 Bizkaian, 356 Araban eta 283 Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.