Koronabirusa

EB: «Eraso matxistak ugaritu egin dira pandemian»

Protesta bat Parisen. M. BADRA / EFE.
2021eko apirilaren 13a
00:00
Entzun
ESTRASBURGO. Pandemia garaian indarkeria matxista «esponentzialki» areagotu dela salatu du Europako Batzordeak: «Eraso matxistak ugaritu egin dira pandemian». GREVIO Europako Batzordeko Emakumeenganako eta Etxe Barruko Indarkeriaren Aurkako Aditu Taldeak kaleratutako txosten batean jaso dituzte ondorioak, eta, azaldutakoaren arabera, indarkeria mota horrekin lotutako eraso mota guztietan izan dira igoera agerikoak; gehitu dute birusa hesitzeko asmoz ezarritako murrizketa askotarikoek eta konfinamendu neurriek eragina izan dutela horretan.

2019ko ekainaren eta 2020ko abenduaren arteko datuak jaso ditu batzordeak kaleratutako txostenak. Ateratako ondorioetatik, gomendioak egin dizkie estatuei; besteak beste, biktimen babeserako zerbitzuak ezartzeko eskatu die. «Indarkeriatik babesteko, beren bizitzen kontrola berreskuratzeko, justizia bilatzeko eta indarkeriak eragindako minaz osatzeko» arta eman behar zaie biktimei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.