Amatasunaz arituko da Emagin azaroan

2022ko irailaren 28a
00:00
Entzun
DONOSTIA.(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: desegin, egin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin elkarteak. Azaroaren 11n eta 12an izanen dira, Donostiako Tabakaleran. «Euskal Herria feminista bilakatzea eta burujabetza prozesuan sakontzea» da helburu nagusia. Izan ere, aukeratutako solasgaia «konplexua» den heinean, eta horren inguruko ikuspuntu andana daudenez, «hausnarketa feminista sustatu behar» dela dio Emaginek. Miren Aranguren eta Ainara Lasa elkarteko kideek egin zuten egitasmoaren aurkezpena, atzo, Donostian.

Lehenbiziko helburua abiapuntu, Emaginek bertze zenbait hausnarketa planteatu ditu egitasmorako. Hala nola «askotariko amatasun ereduak» ezagutaraztea, gaiaren inguruan sortutako «iruditeriak» aztertzea eta «teoria, diskurtso eta estrategia feminista» askotarikoak ezagutzea. Izan ere, «amatasuna esperientzia kolektiboa» dela nabarmendu dute elkarteko kideek. Hortaz, (ez)amatasunaren inguruko ikuspegi guztietako feministak gonbidatuta daude jardunaldietara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.