Esparzak «ahul eta lidergorik gabe» ikusten du gobernua

Nafarroako Gobernuaren balorazioa egin du Navarra Sumako bozeramaileak: «Ez du segurtasunik ematen».

2020ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Javier Esparza UPNko presidente eta Navarra Sumako bozeramaileak Nafarroako Gobernuaren urtebeteko jardunaren balorazioa egin zuen atzo, agerraldi batean. Haren iritziz, Maria Txibiteren gobernua «ahula eta lidergorik gabea» da: «Presidentea da, baina ez du lidergorik». Esparzak gogoratu du PSNko parlamentariak 11 baino ez direla, eta «EH Bilduren eskuetan» egotea leporatu dio Txibiteri: «Ekimenik gabeko gobernu bat da, politika nazionalistekin jarraitzen duena; bere buruarengan konfiantzarik ez duen gobernu bat, eta, ondorioz, erabakirik hartzen ez duena». Esparzaren ustez, Txibiteren gobernuak «berandu eta gaizki» hartu ditu erabakiak azken urtean: «Ez du soluziorik ematen, horrek barne tentsioak sortuko lizkiokeelako».

Esparzak uste du hobea litzatekeela PSNk eta Navarra Sumak osaturiko gobernu bat eratu izana. COVID-19aren kudeaketa ere kritikatu du Navarra Sumako eledunak, eta, egoera ekonomikoari dagokionez, nabarmendu du ez dagoela argi Txibitek aurrekontuekin zer eginen duen: «Ez du segurtasunik ematen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.