Emakundek dio berdintasunik ezak kalte egiten diola emakumeen osasunari

2023ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
HONDARRIBIA. Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna da gaur. Horren harira, ohartarazpen bat egin zuen atzo Emakundek: emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik ezak eragin «zuzena» eta «negatiboa» du andrazkoen osasunean. Esaterako, OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera,munduan 300 milioi pertsona inguruk dute depresioa, eta %50 ohikoagoa da andrazkoen artean gizonezkoen artean baino. Emakunderen ustez, hainbat faktorek dute eragina osasunean, hala nola zaintzen lana desorekatua izateak, guraso bakarreko familia gehienak emakumeek osatzeak, andreen artean langabezia tasa handiagoa izateak eta emakumeen aurkako indarkeria matxistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.