Zazpi positibo Zuberoako udaleku batean

2020ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
BAIONA. Idauze-Mendiko (Zuberoa) udaleku batzuetan zazpi kutsatze izan direla jakinarazi du Eskualdeko Osasun Agentziak. Haur bati atzeman diote gaitza, Tolosan (Okzitania), etxera itzultzean; beste bost umek eta begirale batek eman dute positibo. «Udalekuetan osasun protokoloa errespetatu» dutenez, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak esan du «kontrolpean» dutela agerraldia.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR probak egitera deitu ditu hiru tabernatan izandako bezeroak: Gasteizen, Kilimanjaro dantzalekua (uztailaren 17tik abuztuaren 6ra) eta Xixilu jatetxea (uztailaren 31tik abuztuaren 5era); eta, Galdakaon (Bizkaia), Muguru taberna (uztailaren 27tik abuztuaren 4ra).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.