Pablo Gonzalezen atxiloaldia ez luzatzeko eskaera atzera bota dute

2022ko irailaren 28a
00:00
Entzun
VARSOVIA. Polonian espetxeratuta jarraituko du Pablo Gonzalez euskal kazetariak. Rzeszoweko Dei Auzitegiak berriro ere atzera bota du Gonzalezen abokatuak, Bartosz Rogalak, abuztuan jarritako helegitea, behin-behineko atxiloaldia beste hiru hilabetez luzatzeko erabakiaren aurka jarritakoa. Helegitea jarri duen abokatuaren arabera, epaileak «partzialki» onartu ditu haren arrazoiak, baina luzapenari eustea erabaki du. Zazpi hilabete daramatza Gonzalezek Polonian espetxeratuta, eta Fiskaltzak oraindik ez du ezarrita kazetariaren aurkako akusazioa aurkezteko data finkorik. Otsailean atxilotu zutenetik, Poloniako justiziak bi aldiz luzatu du Gonzalezen atxiloaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.