Koronabirusa

Errefuxiatuak erregularizatzea galdegin dute

Etorkinekin-eko kideak. G.FAUVEAU.
2020ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
BAIONA. «Entzun gaitu, baina ez du gure iritziarekin bat egin». Horrela laburbildu zuen Stephanie Driollet Etorkinekin elkarteko kideak Herve Jonathan suprefetarekin atzo goizean egindako bilkura. Izan ere, Frantziako Estatuan izenpe bilketa bat egin dute 642 eragilek, eta Frantziako Gobernuari eskatu diote etorkin guztiak erregularizatzeko, «berehala eta molde iraunkorrean». Dominika Dagerre ere elkarteko kidea da, eta esan zuen koronabirusak eragindako egoera sanitarioarengatik, errefuxiatuen egoera «kezkagarria eta jasanezina» dela.

Kezkati mintzatu ziren datozen asteei begira, eta esan zuten mugaren irekierak «migrazio jarioetan» izanen duen ondorioari ezin diotela «elkarte eta laguntzaileek soilik erantzun». Mugaren irekierak «egoera are latzago bat» ekar dezakeen beldur dira. Larrialdi egoeraren harira, Frantziako Gobernuari «behar bezalako» neurriak har ditzala eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.