Hamar pertsona zauritu dira Gasteizen, A-1 errepidean izandako istripu batean

2022ko irailaren 28a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Hainbat ibilgailuren arteko istripu bat gertatu zen atzo eguerdian, 14:00 aldera, A-1 errepidean. Bi kamioik, autobus batek eta sei autok elkarren kontra jo zuten. Zehazki, Gasteiz parean izan zen ezbeharra, Jundizko industrialdearen irteeran. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, gutxienez hamar lagun zauritu ziren istripuan eta ospitalera eraman zituzten denak, horietako bi larri. Ertzaintzak errepidea itxi zuen Irungo (Gipuzkoa) noranzkoan, eta auto ilara luzeak izan ziren arratsaldeko lehen orduetan; lau kilometro arteko auto pilaketak izan ziren. N-102 errepidetik desbideratu zuten trafikoa, ibilgailuak galtzadatik kendu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.