Monarkiaren aurkako mobilizazioak egin dituzte Hegoaldeko hiriburuetan

Donostian monarkiari buruzko erreferentzia guztiak kentzeko eskatu dute EH Bilduk eta EPk

GORKA RUBIO / @FOKU.
Igor Susaeta.
2020ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Mugimendu errepublikanoak deituta, monarkiaren aurkako mobilizazioak egin zituzten, atzo, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, Borboiak kanpora, monarkia kanpora lelopean. Izan ere, aste honetan jakin denez, Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituak alde egin du eta Espainiatik kanpo biziko da, nahiz eta, besteak beste, Suitzako eta Espainiako fiskaltzak ustelkeriarekin lotutako hainbat kasurengatik ari diren hura ikertzen.

Hego Euskal Herriko hiriburuetan antolatutako elkarretaratzeekin bat egin zuten ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek, baita EH Bildu, Ezker Anitza eta Ahal Dugu indar politikoetakoek ere.

Horren harira, eta Juan Carlos Borboikoak «justiziari ihes» egin diola iritzita, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak adierazpen instituzional bateratu bat erregistratu zuten, atzo, Donostiako Udalean, eta eskatu «oro har» monarkiari buruzko erreferentzia guztiak kentzeko hiritik.

Adierazpen hori aurkeztu dute, udalaren hurrengo bozeramaileen batzarrean eztabaidatua eta bozkatua izan dadin. Suitzako eta Espainiako fiskaltzak ustelkeriarekin lotutako hainbat kasurengatik ari dira ikertzen Borboikoa, eta, hori aintzat hartuta, bi indar politikoek nabarmendu dute testuan «beharrezkoa» dela hari «errege» titulua eta «maiestate» izendapena kentzea.Adierazpenak eskatzen du, aldi berean, Donostiako Udala ager dadila Espainian ikertua izatearen alde.

EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak eskatu diote udalari ebazpena helaraz diezaiela Espainiako Gobernuari, Kongresuari eta Senatuari.

Espainiako errege emerituaren «ihesaz» mintzatu zen Gorka Urtaran Gasteizko alkatea Radio Euskadin, eta adierazi zuen justiziaren aurrean erantzutea dagokiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.