Pierre-Marie Nousbaum. Senpereko auzapeza

«Ez nuke nahi Senpere hiriguneen kanpoalde bilakatzea»

ISABELLE MIQUELESTORENA.
maddi ane txoperena iribarren
2020ko otsailaren 26a
00:00
Entzun

Arazoaz jakitun dago Pierre-Marie Nousbaum Senpereko auzapeza (Borgoina, Frantzia, 1953), eta uste du bideratzen ari direla. Handitzea «modu neurtuan» egitea nahiko luke, herriaren «arima» galdu gabe. Frantsesez erantzun die BERRIAren galderei.

Nola joan dira sei urte hauek?

Senpere aldatu dugu: karrika nagusia norabide bakarrean eman, hirigunea berrantolatu, saltoki eta jatetxeen dinamika berria abian ezarri, elkarte bizitza... Eta herriak bertze ospe bat lortu du: Frantziako Tourrarekin...

Oposizioak dio biztanleria gehiegi handitzen ari dela.

Hirigintza plana egin dugu, eta, horren bidez, urbanizatze eremuak mugatu ditugu: urtean gehienez 65 etxe eraikitzeko muga jarri dugu, hamar urterako. Horri esker, laborantza jarduerak eta gure herriaren landa irudia sostengatu nahi ditugu. Ez nuke nahi Senpere hiriguneen kanpoalde bilakatzea.

Zer proposamen dituzu heldu diren sei urteetarako?

Senpereren identitatea eta lurra babestea. Herriak handitu behar du bere arimari eutsiz: bere tradizioak, bizimodua, familia bizitza... Jende berria etortzea nahi dugu, baina modu neurtuan, arauak errespetatuta. Eraikin publiko batzuk eraikitzea ere badugu aurreikusia, baina aurrekontu arazoak daude: herriko etxea zorpetuta hartu genuen.

Euskararen arloan?

Gaur egun euskaldunak dira herriko etxeko harrerako langileak eta haurrekin lan egiten dutenak. Hori garatzen segitzea da asmoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.