Txiki eta Otaegi omendu dituzte Gudari Egunean

Zarauzko lore eskaintza. G. RUBIO / FOKU.
2022ko irailaren 28a
00:00
Entzun
BILBO. 47 urte bete ziren atzo Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegi ETAko militanteak eta Xose Humberto Garcia Baena, Ramon Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravo FRAPeko kideak exekutatu zituztenetik. Goizean lore eskaintza egin zieten fusilatuei, Zarauzko (Gipuzkoa) hilerrian Txikik duen panteoian. Arratsaldean, bestalde, Euskal Herriko udalerri batzuetan mobilizazioak egin zituzten hainbat eragile politikok.

1975eko abuztuan eta irailean lau gerra kontseilu egin ziren, eta guztira ETAko eta FRAPeko 11 militanteri heriotza zigorra ezarri zieten. Azkenean, irailaren 27an, 11 horietako bost fusilatu egin zituzten Madrilen, Burgosen (Espainia) eta Bartzelonan.

Haimar Altuna Sorturen Nazio Kontseiluko kideak hitza hartu zuen Bilboko mobilizazioaren ostean, eta adierazi zuen Txikik, Otaegik eta haien belaunaldiak itxaropena ekarri ziotela Euskal Herriari: «Gure helburuetatik hurbilago gaude, baina ez dezagun ahaztu ziurgabetasun garai betean bizi garela», gehitu zuen Altunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.