Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 iraila, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak “Barnetegi Teknologikoaren” hiru deialdi berri ireki ditu euskal enpresetako zuzendaritza-karguentzat

SPRI Taldeak hiru “Barnetegi Teknologiko” berri jarri ditu martxan euskal enpresa eta industrietako zuzendaritza-karguentzat. Barnetegiko parte-hartzaileek aukera dute beren negozioak hobetu eta sustatzeko, horretarako beraizik erabiliz teknologia digitalak, elektronika arlokoak eta informazio eta komunikazioetakoak, hau da, egoki aplikatuz 4.0 Industriaren teknologiak
SPRI Enpresa Digitala

SPRI Taldeak hiru “Barnetegi Teknologiko” berri jarri ditu martxan euskal enpresa eta industrietako zuzendaritza-karguentzat. Barnetegiko parte-hartzaileek aukera dute beren negozioak hobetu eta sustatzeko, horretarako beraizik erabiliz teknologia digitalak, elektronika arlokoak eta informazio eta komunikazioetakoak, hau da, egoki aplikatuz 4.0 Industriaren teknologiak. Lehen hiru deialdiak urrian izango dira, eta aipatzekoa da honezkero Euskadiko 6.000tik gora zuzendaritza-karguk parte hartu dutela ekimen honetan.

 

SPRI Taldeko Enpresa Digitalak eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak kudeatzen dituzte “Barnetegi Teknologikoak”. Barnetegian erabiltzen den metodologia oso tresna eraginkor eta praktikoa da  euskal enpresentzat.  Ikasgaiak talde txikitan ematen dira eta jardunaldi osoko irakastaldi batean. Denbora horretan xeheki aztertzen dira merkatuan dauden utilitate interesgarrienak, euskal konpainien lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzen laguntzen dutenak. Aukera ona da enpresek merkatu globalak eskaintzen dizkien tresna teknologikoak ezagutu eta aplika ditzaten. Barnetegietako irakasleak  profesional adituak dira, errotik ezagutzen dutenak bai joera teknologikoak, bai euskal empresa-sarea eta bere beharrizanak.

 

Aurtengo edizio berrian SPRI Taldea espreski zuzenduko zaie euskal enpresetako kudeatzaileei eta operazio, produkzio, kalitate, mantenimendu eta logistikako zuzendariei. Funtsean, industriaren kudeaketan erantzukizuna duten edo zuzendaritza-karguak dituzten pertsonei.

 

Orain zabalik dauden hiru deialdi berriak ekimenaren jomuga publikoko edozein pertsonari zuzentzen zaizkie, eta beste deialdi batzuk ere badaude bakarkako enpresekin edo elkarteekin talde itxiak egiteko.

 

Urriko lehen hiru deialdiak Urnietan (Gipuzkoa) egingo dira:

 

  • Eraldaketa digitala: Teknologien eboluzioa eta etorkizuneko ikuspegia – 2018/10/01

Gure gizartean informazio eta komunikazio teknologien erabilera errotik aldatzen ari da gure bizimodua eta gure harremantzeko modua. Horrek eragina du enpresetan ere, negozio-eredu disruptibo berriak sortu baitira, goizetik gauera arriskuan jartzen dituztenak ongi finkatuta zeuden enpresak. Aukerak eta mehatxuak oso azkar nahasten dira gure negozio-eredua teknologiaren eraginpean geratzen denean, bereziki teknologiak eragiten dituen aldaketa kulturalen eraginpean, aldaketa horiek berekin baitakartzate komunikazio, ezagutzaren transferentzia, kontsumo eta ekoizpen prozesuen aldaketa. Espazio digitaletan oinarritutako eta bezeroarengana orientatu eta zentratutako negozio-eredu berriek indartu egiten dute apustua manufakturaren industriaren kultura ekonomia digitalerantz bideratzeko, datu kritikoak biltzeko, informazioa denbora errealean prozesatzeko, eta ereduak identifikatu eta horren arabera erantzuteko.

  • Enpresentzako marketin digitala – 2018/10/02

Enpresek etengabe egokitu behar dute bezeroen beharretara lehiakorrak izaten jarraitzeko. Horrek esan nahi du ondo ezagutu behar ditugula pertsona guztiak, gurekin bizi duten erabiltzaile-esperientzia ona izan dadin, edozein dela ere erabiltzen duten kanala.

Baldin gauza bagara gure bisitariak ulertzeko, beren hizkuntzan hitz egiteko, bilatzen dutena eskaintzeko eta beren asebetetasuna bermatzeko, esponentzialki handituko dira bezero gehiago izateko gure aukerak.

Horretarako, adibide ugaritan oinarritutako eskema oso praktiko bati jarraituz, zure negozio-helburuak landuko ditugu eta lagunduko dizugu jorratu behar dituzun ideia gakoak identifikatzen, garbi izan dezazun non eta nola aplikatu behar duzun zure estrategia digitala ahalik eta errentagarritasun handiena lortzeko.

 

  • Datuen analisia – Business Intelligence – 2018/10/03

Aro digitalak datu-iturriak ugaritu ditu, bai eta iturri horien kopurua eta enpresetan duten heterogeneotasuna. Ikusirik datuen hazkunde esponentziala eta beren irisgarritasuna balioa sortzeko, datuen prozesamendua eta analisia nahitaezko lana bihurtu da enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Gaur egun beharrezkoa da datu horiek aztertu eta ulertzea. Datuak informazio bihurtu behar dira, eta informazio hori ezagutza, bere bitartez optimizatzeko antolakunde baten barruan erabaki eraginkor eta asertiboak hartzeko prozesua.

Batzuetan, datu horiek aztertzeko tresnak konplexuak edo garestiak izaten dira, eta enpresek kanpoko laguntza teknikoa behar izaten dute. Beharrezkoa dugu auto-kontsumorako tresnak erabiltzea iturri desberdinetako datu egituratu eta desegituratuen (barruko zein kanpokoen) analisia automatizatzeko, datu guztiak batzeko, arazteko, eta informazio egituratu bihurtzeko, enpresak zuzenean ustiatu nahiz aztertu dezan eta enpresarentzako ezagutza bihur dezan.

 

Negozio adimena – Business Intelligence delakoa faktore estrategiko bat da enpresetan, lehiakortasun abantaila potentziala sortzen baitu informazio pribilegiatua eskuraraziz erantzun bat emateko ohiko negozio-arazoei, hala nola: finantza-kontrola, kostuen optimizazioa, bezeroen eta hornitzaileen analisia, produktu edo makinen errentagarritasuna, akatsen kudeaketa, nazioarteko ikuspegia…

 

 

Dagoeneko 6.000 zuzendaritza-kargutik gora igaro dira Barnetegietatik, eta batez beste oso balorazio ona egin dute denek. Barnetegiek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen dutenez, parte-hartzaile bakoitzak  50€ baizik ez du ordaindu beharko, Euskadiko enpresa sarearen parte-hartzea bultzatzea baita asmoa.

 

Ekimen honetan izena emateko Eusko Jaurlaritzaren SPRIren web orrian sartu behar da: https://www.spri.eus/euskadinnova/es/enpresa-digitala/barnetegi-tecnologico/index.aspx

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak