Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 otsaila, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Lookiero ekimenak sorpresa bihurtzen du erosketa-esperientzia

Startup horrek ON Bizkaia sarietako bat irabazi du.

 

Startup horrek ON Bizkaia sarietako bat irabazi du

Lookiero enpresak bidaltzen dituen kaxa guztiak desberdinak dira, eta horixe da lortu duen arrakastaren giltzarri garrantzitsuenetako bat. Emakumeentzako modaren sektoreko euskal startup horrek personal shopper zerbitzua eskaintzen du Internetez, eta erabiltzaile bakoitzaren gustu pertsonalen arabera aukeratutako arropa bidaltzen du. 2016an sortu zenetik, Estatuko eta Frantziako merkatuetara zabaldu da, 150.000 bezero erregistratu lortu dituelarik bakarrik bi urtean. “Esperientzian dago gakoa” azaldu du Oier Urrutiak, Lookiero enpresako zuzendari nagusiak, “bidalketa guztiak dira desberdinak, personal shopper batek egiten dituelako pertsona bakoitzaren gustu eta premiak oinarri hartuta, eta gainera ohar batean azaltzen du zergatik aukeratu dituen arropa horiek eta nola konbinatu daitezkeen”.

 

Zerbitzuan inskribatzeko inkesta txiki bat egin behar da lehenbizi. Inkesta horretan erabiltzaileak datu batzuk ematen ditu bere ezaugarri fisikoei, gustuei eta bere premien araberako prezio-tarteari buruz. “Inkesta horretan oinarriturik, gure personal shopper-ek erabiltzailearen fitxa aztertzen dute hainbat irizpide tekniko aplikatuz (moda, fisiologia, kolorea), eta bost arropa-pieza aukeratzen dituzte bezeroari bidaltzeko” esan du Oier Urrutiak. Horrez gain, moda aholkuak ere sartzen dituzte kaxan, zerbitzuari balio erantsia emateko. Bezeroak bost egun ditu arropa probatzeko eta beretzat hartuko dituen ala ez erabakitzeko.

 

Lookiero enpresak aholkularitza-zerbitzu merkea eskaintzen du pertsonalizazioa galdu gabe. Gainera, modan interesatutako emakume askoren artean detektatutako premia bati erantzuten dio: ez dute astirik arropa-pieza desberdinak bilatzeko. Negozio-eredua arropa salmentan oinarritzen da nagusiki, izan ere, personal shopper-aren zerbitzua doakoa da 10 eurotik gorako erosketetan.

 

Lehen bi urteetan oso azkar hazi da startup-a, 16 langile izatetik 100 izateraino, eta orain beren helburua da negozioa sendotzea eta merkatu berrietara irekitzea. “Hainbat jomuga dauzkagu gogoan, esaterako, kontu handiagoz zaindu nahi dugu esperientzia osoa, izan ere oso azkar hazi gara, eta hazten jarraitzeko engranaje guztiak ondo funtzionatu behar du” adierazi du Lookiero enpresako zuzendari nagusiak, “bestalde, Espainian eta Frantzian lortutako lidergo posizioan errotu nahi dugu, eta gutxienez beste herrialde batera iritsi 2018an”.

 

Lookiero ekimenak Enpresa Sorkuntzaren ON Bizkaia Saria irabazi zuen iazko edizioan. Bizkaiko Foru Aldundiak banatzen ditu sari horiek BEAZ erakundearen bitartez, laguntasuna emateko Bizkaian jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko potentzial handiena duten ETEei.

Lookiero

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak