Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 uztaila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza Nazioartekotzea Enpresa digitala Fast Track Innobideak programa Start up UP Euskadi

Gik Live! enpresaren edari urdina zabaltzen ari da Estatu Batuetan

Proiektu horrek azelerazio programa bat egingo du CIC Boston zentroan

 

Proiektu horrek azelerazio programa bat egingo du CIC Boston zentroan

Helburutzat hartuz “berrikuntza eramatea ardoaren mundura”, Bizkaiko bost ekintzaile gaztek Gik Blue edaria merkaturatu zuten 2015ean, eta produktu horrek iraultza ekarri zuen upategien mundura. Handik urtebetera bazuten presentzia Europako hainbat herrialdetan, eta duela gutxi iritsi dira Estatu Batuetara, non lehen eskaerak jaso baitituzte Massachusetts, Florida, Kalifornia eta Texasetik.

 

Gik Live! enpresako lantaldea Bizkaia International Startup Connection programarako 8 aukeratuetako bat izan da. Ekimen hori Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Cambridge Innovation Center-en arteko akordio bati esker garatzen da, zeinaren bidez enpresak aukera baitu 6 hilabeteko azelerazio-prozesu bat egiteko CIC Boston coworking espazioan. Albistea bultzada handia izan da euskal startup-arentzat, batez ere une honetan bizi duen nazioartekotze prozesuari begira: “benetan eskerturik gaude, laguntza hori gabe askoz zailagoa izango zatekeelako Estatu Batuetara iristea” dio Taig Cam Carthy-k, Gik Live! enpresaren sortzaileetako batek.

 

Startup-eko zuzendari nagusiak dioenez, ez zuten proiektua sortu lotura zutelako ardoaren sektorearekin, baizik eta berritzeko gogoagatik eta horretarako aukera handiak ikusi zituztelako sektore horretan. “Ez ginen hasi mundu honetan ardoarekiko afinitateagatik; gure inguruko industria bat nahi genuen, luzaroan aldatu gabea eta guretzat aukera bat izan zitekeena” dio Taig-ek.

 

Hainbat banaketa-kanal finkatu ondoren Europan, lantaldeak bere produktu-katalogoa zabaldu du enpresaren espiritu berritzailea errespetatzen duten edari berriekin: ardo pikante bat, ardo arrosa bat eta tedun ardo linea bat. “Orain posible dugu online saltzea Europako edozein herrialdetara 72 ordu baino gutxiagoan. 6 hilabeteko epean merkaturatze- eta banaketa-maila horixe lortu nahi dugu Estatu Batuetan ere” dio Gik Live! enpresako zuzendari nagusiak.

 

Bizkaia International Startup Connection programa 2016an egin zen lehenengoz, helburutzat hartuz elkarrekin konektatzea euskal enpresa-proiektu berriak eta nazioarteko CIC sareko merkatu, enpresa eta inbertitzaileak. Azken edizio honetan orobat parte hartuko dute Heepsy, Plato Hola, SMIE, Saitec Offshore, Walden, Deneb Medical eta Naiz Fitstartup-ek.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak