Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 abendua, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Elikadura industriaren erronkak eraldaketa digitalari begira

AZTIk landutako txosten baten arabera, sektorea aurreneko faseetan dago oraindik

AZTIk landutako txosten baten arabera, sektorea aurreneko faseetan dago oraindik

Elikaduraren arloko euskal enpresak “hasiberriaren” fasean daude eraldaketa digitalari eta 4.0 Industriarekin lotutako teknologiei dagokienez. Horixe da AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak landu duen Elikadura Industriaren 4.0 Diagnostikoa txostenean bildutako ondorio nagusietako bat. Azterlana sektoreko 200dik gora enpresari egindako inkestetan oinarrituta egin da, horien eraldaketa digitalaren maila eta esku artean darabiltzaten erronkak ezagutzeko. Txostena Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatutako GAITIK proiektuari atxikita gauzatu da.

 

Eraldaketa digitalak azken urteotan beste jarduera-arlo batzuetan izan duen aurrerakada azkarraren eta onurei buruzko kontzientziazio zabalaren aldean, elikaduraren arloan, euskal enpresak hasierako fasean daude oraindik. Txostenean jasotakoaren harira, hori estu-estu lotuta dago sektorearen ezaugarriekin, enpresa txikiek osatzen baitute nagusiki (enpresen % 75ek 10 langile baino gutxiago ditu), baita sektorearen konplexutasunarekin ere, iraungipen azkarreko produktu arras heterogeneoak kudeatzen baititu.

 

Datuen arabera, elikadura arloko enpresen % 48tan, 4.0 Industriaren inguruko teknologien inplementazioa ezdeusaren parekoa da, eta % 36 hasiberrien mailan daude. Hala ere, alde handiak daude enpresen tamainaren arabera, eta oro har, 3 enpresatik 1ek datozen urteotan eraldaketa digitalean inbertitzeko asmoa du.

 

25 langile baino gutxiago dituzten enpresetan, datu-bilketa eskuz egiten da oraindik ere (enpresen % 62tan), eta konpainiarik handienen % 78 prozesu hauek automatizatzen hasiak dira. Kudeaketa-softwarearen erabilerari dagokionez, enpresa handien % 42k erabiltzen du, baina enpresa txikien % 15ek baino ez. IKT zerbitzuen hedapena ere aldakorra da konpainien tamainaren arabera: enpresa txikien (25 langile baino gutxiago) % 54k ez du halakorik erabiltzen, eta enpresa handien % 80k espezializatutako langileak edo IKTen arloko kanpoko zerbitzuak dituzte horretarako.

 

Eraldaketa digitalari ekiteko moduari buruzko ezagutzarik eza eta inbertitzeko funtsen eskasia dira elikadura arloko enpresek aipatu dituzten eragozpen nagusiak. Bestalde, txostenean, teknologia horiek sektoreari ekar diezaizkioketen onurarik garrantzitsuenak bildu dira; hala nola, prozesuen eraginkortasun handiagoa, kostuen murrizketa, trazagarritasunaren hobekuntza eta bezeroen fidelizazio handiagoa.

 

Sektorearen egungo egoera eta eraldaketa digitalaren bidez gainditu beharreko erronkak aztertzea da txostenaren helburu nagusia. Horretarako, azterlanean jaso denez, garrantzi handikoa da enpresek abiapuntuko egoerari buruzko diagnostikoa landu eta helburuen araberako ekintza-plana finkatzea.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak