Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 abendua, 2018 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Enpresen azpiegiturak aldatuko dituzten hamar joera teknologiko

2019an, adimen artifizialaren hedapena, edge computinga eta SaaS-a funtsezkoak izango dira.

 

2019an, adimen artifizialaren hedapena, edge computinga eta SaaS-a funtsezkoak izango dira.

 

Enpresak digital bihurtu ahala, haien azpiegiturek eta eragiketek gaitasun eta estrategia berrietara aurreratu behar dute. Duela gutxi argitaratu ditu Gartner aholkularitza teknologikoko enpresak zein diren enpresen I&A alorretan eragin handiena izango duten 10 joerak. Datozen urteotan, zenbait teknologia aprobetxatu beharko dira (adimen artifiziala, sareko automatizazioa eta muturreko konputazioa, besteak beste) negozioaren premiak asetzeko eta beti “zabalik, erabilgarri eta nonahi” dauden azpiegiturak lortzeko.

 

Gartnerrek egindako zerrendan, AA da azpiegiturak (gero eta ugariagoak) eraginkortasun handiagoz kudeatzeko tresna nagusietakoa. Dagoeneko enpresen alor askotan ari da eragiten teknologia hori, eta datozen hiru urteotan 3,9 bilioi dolarreko negozio-bolumen orokorra sortuko duela diote iragarpenek. Beste joera nagusietako bat edge computing-a edo muturreko konputazioa dugu. Gauzen Internet hedatu ahala, gero eta hedatuagoa izango da datu-prozesaketa, eta informazioa sortzen eta kontsumitzen den lekuetatik gero eta hurbilago egingo da.

 

Aldaketa hori dela medio, desagertuz joango dira enpresetako barne data centerak. Aipatutako aholkularitzak dioenez, enpresen % 80k lekuz aldatu edo birtualizatu egingo dituzte beren datu-zentroak, haien instalazioetatik kanpo sortuko eta prozesatuko baita informazioa. Azpimarratzen du, bestalde, “zerbitzaririk gabeko konputazioaren” hedapena. Zerbitzariak desagertuko ez badira ere, zerbitzu-hornitzaileen ardurapean geratuko dira azpiegitura fisiko horiek. Serverless computing kontzeptuaren oinarria software-arkitektura berri bat da, non aplikazioak diren ardatz, azpiegitura fisikoen ordez.

 

Gartnerrek aipatzen dituen joera nagusien artean daude, halaber, sarearen bizkortasuna, zeinak erantzun egin beharko baitie konektatutako gailu-kopuru gero eta handiagoari eta hodeiko konputazioari, eta enpresen azpiegituretan gero eta eragin handiagoa izango duen SaaS-a edo zerbitzu-softwarea. Bestalde, eraldaketa digitalak aurrera egin ahala, kritikoa bihurtuko da talentuaren kudeaketa. IT profesionalek horizontalkiago egin beharko dute lan negozioa alor teknologikoan galgatzen duten oztopoak detektatzeko. Hori dela eta, trebetasun gero eta estimatuagoak izango dira moldakortasuna eta egokitzeko gaitasuna.

 

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak