Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 21 urtarrila, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Ibermática: “Talentua da gainerakoengandik bereizten gaituen balio handiena”

Enpresa nazioarteko erreferente bezala sendotu da eraldaketa digitalaren esparruan eta indartu egin du bere bezeroekin eta I+G-rekin duen konpromisoa  

 

Enpresa nazioarteko erreferente bezala sendotu da eraldaketa digitalaren esparruan eta indartu egin du bere bezeroekin eta I+G-rekin duen konpromisoa

 

Ibermática duela 45 urte sortu zen Donostian. Hasieran Kalkulu Zentro bat zen, baina bere jarduera aldatzen joan zen sektore disruptiboagoetarantz, hala nola eraldaketa digitalarentzat, nazioarteko erreferentziazko player bihurtu delarik arlo horretan.  3.350 laguneko plantillarekin (langileen %40k Euskadin egiten dute lan) eta 12 herrialdetan barreiatutako egoitzekin, euskal enpresa “erraldoi” hau eredutzat jar liteke erakusteko nola egokitu behar den garai berrietara. Enpresako Industria eta Energia zuzendari Manuel Barazaren hitzetan, bertute horri esker konpainia indarberriturik atera da 1973tik igarotako krisi garai guztietatik.

 

Nola lortzen da hain ibilbide luze eta arrakastatsua izatea?

Funtsean, hiru giltzarriri esker, nire ustez. Berrikuntza da lehenengoa eta garrantzitsuena. Oso dinamikoa den sektore batean ari gara, etengabeko iraultzak eskatzen dizkiguna, eta ezinezkoa da egin dugun ibilbidea egitea eskakizun horiei adi egon gabe. Bigarrena da ibilbide luzeko pentsamendu bat izatea eta aurrera egitea pentsatuz hemen egongo garela beti, nahiz eta gero zaila den hori lortzea. Baina pentsaera horrekin lan egin behar da, hau da, tinko eta irauteko gogoz. Eta hirugarrena da gure arreta bezeroarengan zentratzea; bezeroa da gure iparra, gure eguneroko inspirazioa.

 

Zuena bezalako talde batentzat zein da teknologia hitzaren esanahia?Digitalizazioaren aro honetan, ideiak, makinak eta produktuak konektatutako osotasun baten parte dira. Hala, teknologiak berritzen eta hobetzen laguntzen digu mundua aldatzen saiatzeko, dela negozio-eredu berriak eta enpresa berriak sortuz, edo dela zerbitzu azkar, eraginkor eta malguagoak eskainiz.

 

Zuen taldearen jarduera zabal bezain anitza da. Zentzu horretan, une honetan garatzen ari zareten proiektu batek eurite handien etorrera iragartzen du akatsik gabe…

Ausartegia litzateke esatea ez dagoela akatsik, baina egia da duela gutxi sinestezinak ziruditen gauza asko egin ditzakegula teknologiari esker. Big Data eta Adimen Artifizialaren munduek informazio mordo bat sortzen dute eta informazio hori egoki tratatuz gero analitika prediktiboa egin daiteke; hori sekulakoa da eta asko aplikatzen da meteorologia bezalako arloetan. Arlo desberdinetako beste proiektu batzuk ere badauzkagu eskuartean: energia kontsumoa (User), oinazearen neurketa (PainMed), bularreko minbiziaren tratamendua optimizatzea (Deepos), itsasoko isuriak detektatzea (Brainport), edota pertsona nagusien bizitza hobetzea (Reaal). Ibermátican aniztasunaren indarra deitzen diogu horri.

 

Kontuan izanik 45 urte denbora luzea dela eta denbora horretan hainbat krisi bizi izan dituzuela –bai sektorean gertatu direnak, bai testuinguru geopolitikoaren ondoriozkoak- harrigarria da nola atera zareten indarberrituta horietatik guztietatik. Zeintzuk dira hori azaltzen duten giltzarriak?

Egia da 45 urtetan une zailak bizi izan ditugula, baina esperientziak erakutsi digu krisiek indartsuago egiten zaituztela. Egia da baita ere ziurgabetasun-ziklo horiek proba gogorra direla, baina gainditu egin daitezke berrikuntzarekin, bezeroarenganako orientazioarekin eta egitura sendo batekin. Zentzu horretan, gure enpresak badaki prest egoten egoera zailenetarako eta horretarako lan egiten dugu. Baina, gainera, uste dugu krisia aukera bat dela eta sekula ez dugu desaprobetxatu horrelako aukerarik.

 

Une honetan euskal enpresarien kezka handienetako bat da ez dagoela behar beste talentu merkatuak eskatzen dituen proiektu teknologikoei aurre egiteko. Arazo horrek badu eragina zuengan ere?

Bai, arazoak dauzkagu goi-mailako kualifikaziodun profesionalak aurkitzeko. Are gehiago, guretzat ia zailagoa da talentua aurkitzea iragarpen analitikoak garatzea baino (barreka).  Talentua pertsonetan dago, pertsonak dira euren ezagutzak ongia komunaren zerbitzura jartzen dituztenak eta, beraz, zerbitzu konpainia batetik besterako aldea markatzen dutenak, batik bat gurea bezalako sektore batean. Nazioarteko proiekziodun player global bat zarenean, munduko edozein tokitara eraman ditzakezu zure balio-proposamena eta zure profesionalak, baina ezin ahaztu dezakegu talentu horrek ere joko-zelai ia infinitu bat daukala mugitzeko. Hortaz, gai izan behar duzu pertsona horiei ahal diren gaitasun guztiak emateko, eurek erabaki dezaten zurekin gelditzea eta ez ditzaten beren helburuak bilatu beste toki batean. Horixe da gure erronka handienetako bat.

 

Lotutako albisteak

17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak